Urtarrilaren 26tik 28ra bitartean, apatxen zaintzari buruzko ikastaro bat antolatu zen Fraisoroko Nekazaritza Eskolan, Gipuzkoan.
Ikastaroa abeltzainei eta eskolako ikasleei zuzenduta zegoen, eta parte-hartzaileen artean albaitariak ere izan ziren. Edukia, batez ere, apatxen mozketa funtzionalean oinarritu zen.
Eskolako ustiategiko behiekin lan egiteko aukera izan genuenez, ikastaroa nagusiki praktikoa izan zen. Aurten, berrikuntza gisa, hiltegiko laginekin hasi ahal izan ziren ikasleak ikasten; modu errazagoa izan zen haientzat eta erosoagoa ustiategiko behientzat.
Datorren urtean ere ikastaroa errepikatzea espero dugu. Aurtengoa oso esperientzia ona izan da, eta oso pozik gaude ikasleen jarrerarekin eta lortutako mailarekin.
Hemen uzten dizkizuegu argazki pare bat. Lehenengoan, gure teknikari Miguel Ángel, ikastaroa eman zuena, materiala nola erabili azaltzen. Bigarrenean, bi ikasle behi bati apatxen mozketa funtzionala egiten, ikastaroaren bigarren egunean.
