DATUAK BILTZEKO BAIMEN-KLAUSULA

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (LOPD) eta 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (DBEO/RGPD) ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datu pertsonalak ANKAPODOL, S.L. enpresak tratatuko dituela, B31471105 IFK zenbakiarekin eta helbidea Cruz Blanca industrialdea, B kalea 1 – 31160 Orkoien (Nafarroa) izanik.

Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?
Edozein pertsonak eskubidea du bere datu pertsonaletara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduaren aurka egiteko edo datuen eramangarritasuna eskatzeko. Horretarako, gure bulegoetako helbidera idatz dezakezu edo mezu elektroniko bat bidali podol@anka.com helbidera, baliatu nahi duzun eskubidea adieraziz.

Era berean, emandako baimena edozein unetan kentzeko eskubidea izango duzu. Baimena kentzeak ez du eraginik izango baimena kendu aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunean.

Kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu, zure datu pertsonalen babesari dagokionez zure eskubideak urratu direla uste baduzu.

Harremanetarako pertsona bazara

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zuk emandako datuak beharrezkoak dira eskatutako zerbitzua berme guztiekin eskaini ahal izateko, eta honako helburu honekin tratatuko dira: harremanetarako datuak kudeatzea komunikazioak egiteko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak izan daitezkeela aurreikusten den bitartean gordeko dira.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datuak tratatzeko legezko oinarria interesdunak bere harremanetarako datuak ematean emandako baimena da.

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra dagoenean izan ezik.

Lanpostu huts baterako hautagaia bazara

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zuk emandako datuak beharrezkoak dira zure CVa kudeatu ahal izateko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak lanpostuarekin lotuta interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak izan daitezkeela aurreikusten den bitartean gordeko dira, gehienez ere urtebetez.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datuak tratatzeko legezko oinarria interesdunak bere curriculuma ematean emandako baimena da.

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra dagoenean izan ezik.

Bezeroa bazara

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zuk emandako datuak beharrezkoak dira eskatutako zerbitzua berme guztiekin eskaini ahal izateko, eta honako helburu hauekin tratatuko dira: administrazio-, kontabilitate- eta zerga-kudeaketa; merkataritza-harremanen eta transakzio ekonomikoen kudeaketa; eta, oro har, marketin- eta publizitate-ekintzak.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak kontratu-harremana amaitu arte gordeko dira eta, ondoren, legez ezarritako epeetan zehar.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datuak tratatzeko legezko oinarria gurekin sinatutako kontratua gauzatzea da.

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Aurreikusitako helburua betetzeko, zure datuak honako erakunde hauei jakinarazi ahal izango zaizkie: Zerga Administrazioari; bankuei, aurrezki-kutxei eta landa-kutxei; eta arloan eskumena duten administrazio publikoei.