Ostiral honetan, uztailaren 17an, Echemen egin zen, beste urte batzuetan bezala, nekazaritza-prestakuntzako zentroan, apatxen osasunari buruzko urteko jardunaldia.
Alemaniako iparraldean nahiko ezaguna den ekitaldia da, eta bertara podologoak eta abeltzainak joaten dira. Aurten 200 parte-hartzaile inguru izan dira.
ANKA iaz joan zen lehen aldiz, eta aurten gure banatzaile eta lankide Andreas Paulirekin batera joan gara.
Jardunaldia bazkaldu aurretik egindako hainbat hitzaldik osatu zuten. Hitzaldi horiek dermatitis digitalean eta apatx-bainuetan adituak diren profesionalek eskaini zituzten; izan ere, horiek izan ziren aurtengo jardunaldiaren gai nagusiak.
Bazkaldu ondoren, talde txikietan hainbat mintegi praktiko egin ziren, besteak beste, hiru potro desberdinetan egindako lan-erakustaldi bat.
Potro horietako bat ANKA potroa izan zen. Erakustaldia Hans-Peter Klindworth apatxen osasunean aditua den albaitariak egin zuen.
Bai ANKA bai Andreas Pauli oso pozik gaude esperientziarekin.
Antolakuntzari eskerrak eman nahi dizkiogu emandako laguntza guztiagatik eta… datorren urtean berriro ikusiko dugu elkar!!

