Astebetez, HIPRA laborategiek barne-prestakuntzako jardunaldi batzuk egin zituzten enpresako Europako marketin-teknikarientzat. Ostegunean, hilaren 15ean, esne-ekoizpenaren hainbat arlotako adituak izan ziren kolaboratzaile gisa: Giovanni Gnemmi ugalketan, Quim Baucells elikaduran, Michael Farre mastitisean eta Adrián G. Sagüés herrenkerietan.
Aurkezpenetan gai bakoitzak esne-ustiategietan duen inpaktu ekonomikoa azaldu zuten, baita arlo bakoitzak mastitisaren agerpenarekin duen lotura ere.
Herrenkerien kasuan, ebidentzia zientifiko argirik ez dagoen arren, ondorioztatu genuen erlazioa alderantziz proportzionala dela. Izan ere, behiek mastitisa izateko arriskua murrizteko ahalik eta denbora gehien zutik egon behar dute, eta horrek eragin negatiboa izan dezake apatxen osasunean. Aldiz, herrenkeriak saihesteko ahalik eta denbora gehien etzanda egotea komeni da, eta horrek ugatzaren osasunean eragin negatiboa izan dezake.
