Behi-podologiaren barruan, badago lan-arlo bat ezinbestekoa dena: ganaduaren maneioa. Gure eguneroko errutinaren parte da, nahiz eta batzuetan behar adinako garrantzirik ez zaion ematen, eta arreta alderdi teknikoenean jartzen dugun: prebentziozko mozketa egitean eta gure bezeroen herrenkeria-kasuak ondo artatzean.
Baina errealitatea da ganaduaren maneioa funtsezko alderdia dela gure eguneroko lanean. Gure ekipoak ukuiluaren barruan ondo antolatzen jakiten badugu eta behiak trebetasunez maneiatzen baditugu, azkarrago lan egin ahal izango dugu. Horrek zerbitzua eraginkorragoa egiten du eta, ziurrenik, ustiategiko langileen laguntza gutxiago beharko dugu.
Horrela, edozein egunetan manga finko bat prest ez dagoen ustiategi batean lan egitea tokatzen bazaigu —eta horrek lana asko bizkortzen duela badakigu—, iristen garenean artatuko diren behiak zain aurki ditzakegu, beldurrez ikaraturik. Badakigu apatxen mozketa-egunetan urduriago egoten direla: haien ohiko errutina eten egiten da eta ohikoa baino zarata handiagoa izaten da. Hori, behiak guk geuk banandu behar ez baditugu behintzat —haientzat ezezagunak garen pertsonak, eta normalean maneiatzen ez dituztenak— eta ondoren ekipamendua muntatu behar ez badugu: potroa eta hesiak.
Beraz, goizeko lehen orduan egoera nahiko desatsegina izan daiteke, baldin eta trebetasunez jokatzen ez badugu eta lasaitasunari eusten ez badiogu. Izan ere, behiek ez dute potrora sartu nahi izango, gehiago tardatuko dugu mozketa egiten eta frustrazioa sortuko da. Gainera, oihuak eta kolpeak badaude, animaliak are urduriago jarriko dira eta gutxiago erantzungo dute, eta horrek arriskutsuago bihurtzen ditu.
Jarraian, ANKA taldean aplikatzen saiatzen garen trikimailu batzuk proposatzen dizkizuegu. Temple Grandinek eta ganadu-maneiuko beste aditu batzuek azken 40 urteotan garatu dituzten ikerketetan inspiratuta daude.
Hasteko, guk geuk pazientziaz armatu behar dugu eta lasai jokatu. Saihestu egin behar dira akuilu elektrikoa edo makilak erabiltzea, baita oihukatzea ere. Potroa jartzera goazenean, egokiena hesia kurba bat eginez instalatu behar den toki bat bilatzea da. Horrela, itxaron-eremutik ateratzean, behiak aurrez aurre hesi bat ikusiko du eta biratu eta aurrera jarraitu beste erremediorik ez du izango; aurrean, berriz, moztu berri den behiaren atzeko aldea ikusiko du. Behiak potroan uzten baditugu hurrengoak ikusi arte, animalien joan-etorria askoz arinagoa izango da. Lehen behia ateratzean, bigarrenak —guk lasai potroan sartzea nahi dugun horrek— hari jarraitzeko joera izango du, behia taldeko eta hierarkiadun animalia baita, eta elkarren atzetik joaten dira beti.
Hemen dituzue bi eskema adierazgarri: batean behiak jezte-gelatik ateratzen ageri dira —itxaron-eremu gisa erabilita—, eta bestean itxaron-eremua gure hesi propioekin eraikita ageri da.
Si, además, tenemos unas vallas que ciegan los laterales, por ejemplo, con lonas (ver foto abajo), facilitaremos más el tránsito de animales. La vaca es un animal que, biológicamente, no ve tan nítido como nosotros, su campo de visión es más amplio, sin embargo, con lo cual ve hasta 330º alrededor suyo (hay un punto ciego de 30º justo en la cola). Se asusta con los cambios de luz y las sombras, entre otras cosas. Por ello, si cubrimos los laterales de las vallas:
- No va a poder ver lo que hay afuera y no se asustará ante la presencia de humanos
- Generaremos una luz más homogénea justo en el acceso al potro.
Si nos toca ir escogiendo vacas de las cornadizas, también podemos aprovechar la colocación del potro de tal forma que las vallas hagan curva, en un extremo, por el otro, nosotros mismos, con una valla, seremos lo suficientemente intimidatorios como para que las vacas entren directas desde la cornadiza al potro (ver secuencia más abajo).
Si tenéis cualquier duda o sugerencia: almudena@www.anka.com




