Kaixo guztioi!
Alemaniatik bueltan gara jada, EuroTier azokatik, Europa osoko handienetik.
Aste oso bizia izan da, baina oso pozik gaude, oro har, esperientziarekin: aurreko edizioetan baino erakusketari gehiago izan dira, bisitari kopuru handia izan da eta ANKA potroak ikusmin eta interes handia piztu du.
Argazkiak ikustea besterik ez dago!

