Asteburu honetan beste ekitaldi batean parte hartu dugu lehen aldiz: Erresuma Batuko podologoen topaketan, NACFTk (National Association of Cattle Foot Trimmers) antolatuta.
Gure kolaboratzaile Steve Paulekin batera joan gara.
Steve, atzean ANKA potroaren bi unitate dituela.
Beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala, ekitaldiak 60 pertsona inguru bildu zituen giro familiarrean. Ostiral arratsaldean interes komuneko gaiak eztabaidatzeko bilera egin zuten, eta larunbata erakustaldien eguna izan zen.
Topaketara ANKA potroaren bi unitate eraman ziren: bata Steverena eta bestea Johny Millerrena, urte asko daramatzan etxeko bezero eta kolaboratzailearena.
Makinak interes handia piztu zuen. Alde batetik, Adriánek eta Rubenek 15 urteko fabrikazioan zehar makinak izan duen bilakaera azaldu zuten; bestetik, ekitaldia egin zen ustiategiko hainbat behiri apatxak mozteko erabili zen.
Horrela, bertaratutako podologoek ANKA potroa errendimendu betean ikusteko aukera izan zuten.
Erresuma Batura egingo dugun hurrengo bisita: 2015eko Nazioarteko Abeltzaintza Azoka, uztailean Birminghamen egingo dena.
